LEGE OHARRA
WEBGUNEAREN JABETZA ETA EDUKIA
MALLOL TRADUCTORS ASSOCIATS, SL (aurrerantzean, MALLOL TRADUCTORS, SL) enpresa (IFZ: B63656037. Helbidea: Carrer de Cardedeu, 25, baixos, 08002 Barcelona) Bartzelonako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 37043 liburukian, 128 folioan, B296120 zenbakiko orrian, 1. inskripzioan. Erabiltzaileei webguneak honako sarbide eta erabilera baldintza hauek dituela jakinarazten die:
MALLOL TRADUCTORS, SLren titulartasuneko edozein web orritara sartzeak eta erabiltzeak erabiltzailea berekin dakar erabiltzaileak sartzen den une bakoitzean indarrean diren sarbide eta erabilera baldintza orokor hauek erabat eta erreserbarik gabe onartzea. Horrenbestez, baldintza orokor hauek arautzen dute MALLOL TRADUCTORS, SLk Interneteko erabiltzaileen eskura doan jartzen dituen web orrietako sarbidea eta erabilera.
MALLOL TRADUCTORS, SLren web orrietara sartzean, erabiltzaileak legezko ohar hau irakurri duela baieztatu du.
COPYRIGHTA
MALLOL TRADUCTORS, SLren web orriak Espainiako legeek arautzen dituzte, eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko nazioko eta nazioarteko legediak babesten ditu.
MALLOL TRADUCTORS, SLren titulartasunekoak dira MALLOL TRADUCTORS, SLren web-orrietan jasotako informazio guztiaren gaineko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak. Eduki horien artean daude, besteak beste, honako hauek: diseinu grafikoa, marrazkiak, logotipoak, irudiak, aurkibideak, testuak, audioak, bideoak, softwarea, diseinua eta identifikazio zeinuak, bai eta iturburu kodeak, nabigazio egitura, datu baseak eta jasotako elementu guztiak ere, erabiltzaileak hiperesteken bidez eskura ditzakeen eta hirugarrenei dagozkien edukiak izan ezik.
Erabiltzaileek MALLOL TRADUCTORS, SLren web orriak eskuratzea eta erabiltzea ezin izango da inola ere MALLOL TRADUCTORS, SLren edo haien egile legitimoen ezein aktibo erabiltzeko edo eskualdatzeko lizentziatzat hartu. Beraz, jabetza intelektual eta/edo industrialeko eskubideez den bezainbatean, ez du berekin ekarriko lagatzerik, eskualdatzerik edo uko egiterik.
MALLOL TRADUCTORS, SLri dagokio bere web orrietako edukiak edozein modutan ustiatzeko eskubideak erabiltzea; bereziki, erreprodukziorako, banaketarako, komunikazio publikorako eta eraldaketarako eskubideak.
Debeku da ezein erreprodukzio, kopia, banaketa, eraldaketa, argitalpen edo beste edozein jarduera egitea MALLOL TRADUCTORS, SLren web orrietan jasotako informazioarekin, bai eta material horien diseinuarekin, hautapenarekin eta aurkezpen ereduarekin ere, edozein helburutarako eta erabilitako edozein bitartekorekin, MALLOL TRADUCTORS, SLren edo haien egile legitimoaren berariazko baimenik gabe.
MALLOL TRADUCTORS, SLren web orrietan jasotako informazioa baimenik gabe erabiliz gero, datuak aldatu edo ezabatuz gero, edo MALLOL TRADUCTORS, SLren jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratuz gero, legez ezarritako erantzukizunak izango dira.
ERANTZUKIZUNETIK SALBUESTEA
Web orri hauen erabiltzaile guztiek beren arriskupean jarduten dute; eta, web orri hauetara sartzean, erabiltzea onartzen dute legeei eta zirkulazioko erabilerei jarraituz erabiliko dituztela. Horrenbestez, MALLOL TRADUCTORS, SLren edo beste enpresa batzuen aurrean erantzun beharko dute, betebehar horiek ez betetzearen ondorioz edozein kalte sortuz gero.
Hala MALLOL TRADUCTORS, SLren web orrietara sartzea nola orri hauetan dagoen informazioa erabiltzea erabiltzaileen erantzukizuna da. MALLOL TRADUCTORS, SLk ez du erantzukizunik izango informazio hori eskuratzeak edo erabiltzeak ekarritako ondorio, kalte edo galeren gainean.
MALLOL TRADUCTORS, SLk ez du erantzukizunik, gertatutako ezein segurtasun akatsen gainean; ez eta MALLOL TRADUCTORS, SL enpresaren web orrietara sartzearen ondorioz edo dauzkaten informazioa edo aplikazioak erabiltzearen ondorioz erabiltzailearen sistema informatikoan, fitxategietan edo gordetako dokumentuetan izandako ezein kalte-galeren gainean ere.
MALLOL TRADUCTORS, SLk ez du bere gain hartzen hirugarrenen estekak lagatzetik edo bere web orrietetan erreferentziatutako edukiak edo hirugarrenek hiperesteketan sartutakoak lagatzetik eratorritako erantzukizunik. Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi, inola ere, MALLOL TRADUCTORS, SLren eta esteka ezarri zaion web orriaren jabearen arteko harremanik dagoenik, ez eta haren edukiak edo eskainitako zerbitzuak onesten eta onartzen direnik ere. Era berean, MALLOL TRADUCTORS, SLk ez du bermatzen erabiltzailearen sistema informatikoan, dokumentuetan edo fitxategietan aldaketak eragin ditzakeen birusik edo bestelako elementurik ez egotea. Hirugarrenen esteka horietara sartzearen ondorioz erabiltzaileari eragindako edozein motatako kalteen erantzukizuna baztertzen du.
FORMATUA ETA LEGE OHARREKO ALDAKETAK
MALLOL TRADUCTORS, SLk ez du bermatzen bere web orrietan jasotako informazio edo zerbitzuen egokitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, doitasuna edo zehaztasuna. Informazio edo zerbitzu horiek aldez aurretik abisatu gabe eguneratu, aldatu edo ezabatu ahal izango dira, betiere informatzeari buruzko legezko xedapenak errespetatuz.
MALLOL TRADUCTORS, SLk, aldez aurretik abisatu beharrik gabe eta edozein unetan, eskubidea izango du bere web orrietako sarbidea aldi baterako eteteko, eta egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskainitako orri, zerbitzu edo informazioetan, horien aurkezpen edo lokalizazioan, eta sartzeko eta erabiltzeko baldintza orokorretan.
DATUAK BABESTEA
MALLOL TRADUCTORS, SLk, bere web orrien titularra den aldetik, erabiltzaileei jakinarazten die ez duela erabiltzaileen datu pertsonalik jasotzen.
LEGERIA APLIKAGARRIA
MALLOL TRADUCTORS, SLren web orriei buruzko gai guztiak Espainiako legeriak arautuko ditu. MALLOL TRADUCTORS, SL eta erabiltzaileak Bartzelonako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzen dira, beste edozein foruri berariaz uko eginda.
MALLOL TRADUCTORS, SLren web orrietan jasotzen den informazio guztia MALLOL TRADUCTORS, SLri doan lagatakotzat hartuko da.
Edozein erreklamazio, kontsulta edo iradokizun aurkezteko, www.malloltraductors.com/eu/harremanetarako web orriko harremanetarako atala erabili ahal izango da.