CA | ES | EU | GL | FR | IT | DE | EN

Hizkuntzalari profesionalak gara, eraginkorrak,…
Lana garaiz entregatzen dugu.

Ongi etorri

Mallol Traductors Associatsek 1979an ekin zion
bere lanbide ibilbideari, itzulpen zerbitzuak eskaintzen.
Handik gutxira, zuzenketak eta transkripzioak sartu genituen.

 

Itzulpenak

Mallol Traductors Associatseko itzultzaileek beren lehen
hizkuntzara itzultzen dute, eta esperientzia egiaztatua dute.

Itzulpen zerbitzuak hamabost lan-hizkuntzatan baino gehiagotan
eskaintzen ditugu, besteak beste ingelesez, frantsesez, italieraz,
portugesez, galizieraz, euskaraz, alemanieraz, holanderaz, suedieraz,
danieraz, norvegieraz, finlandieraz, polonieraz, errusieraz, japonieraz
edo txineraz.

 

Zuzenketak

Akatsak dituen testua aurkezpen gutun txarra da.
Mallol Traductors Associatseko zuzentzaile profesionalek
arreta handiz berrikusiko dituzte beren testuak, ahalik eta
irudi onena ematen laguntzeko.

Katalanezko eta gaztelaniazko testuak zuzentzen eskarmentu
handia dugu, baina ingeleseko, frantseseko edo italierako zuzenketa
zerbitzuak ere eskaintzen ditugu, besteak beste.

 

Hizkuntza aholkularitza

Hizkuntza arloko zalantzarik baldin baduzu, Mallol
Traductors Associatsetik zure kontsultei erantzungo diegu.

Eta zure komunikazio korporatiboa hobetu nahi baduzu ere,
laguntzeko prest gauzkazu.

 

Transkripzioak

Mallol Traductors Associatsen, transkribatzaile talde
zabala dugu; horri esker, transkripzioak azkar entregatzeko
aukera eskaintzen dizugu. Audio edo bideo grabazioetatik
abiatuta transkribatzen dugu. Epe laburrean eduki ahal izango
du behar duzun testua.

 

Idazketa

Mallol Traductors Associatsen, bileren aktak idazten ditugu,
gai zerrendatik eta grabaziotik abiatuta. Esperientzia handia
dugu udaletako osoko bilkuren aktak idazten.

Bilera baten grabazioa entregatzen badiguzu, behar duzun akta
idatziko dizugu.

 

Tarifak eta aurrekontuak

Mallol Traductors Associatsen tarifak tartean diren lan
hizkuntzen eta testu motaren araberakoak dira. Adieraz
iezaguzu zer zerbitzu behar duzun, eta aurrekontu bat egingo
dizugu inolako konpromisorik gabe.

Idatz iezaguzu helbide honetara: comandes@malloltraductors.com.

Nola jarri harremanetan
Mallol Traductors enpresarekin ?